Читать книгу Kapuscinskiren erretrobisorea - Jon Etxebarria Rozas - Страница 13

Оглавление

LEHEN LERROA

Nola idazten da lehen lerroa?

Egunerokoa osatu nahian izan liteke,

bat-bateko uzkurdurek

ideiei bultza eta bultza

egiten dietela.

Urteetako hitz kateatu gatibuen oihuak

kaiolako ertzen aurka talka

ezin kabitu dabiltzanak

askatu nahian beharbada.

Gaueko belztasunera kiribilduta

lan-tresna zorroztuta

kolpez kolpe esku leunak zailduta,

orbanez lohituta apika.

Agian barreneko minetatik erauzita

ikusiko du argia lerroak koskaka, kostata,

barealdia amaitutakoan,

ekaitz gordinari aurre egin dion lemazainaren antzera.

Ez dakit nola idazten den lehen lerroa

baina Kapuscinskiri jarraiki

poesia da bidea.

Hala bedi!

Kapuscinskiren erretrobisorea

Подняться наверх