Читать книгу Las medidas cautelares en el comercio internacional - Xabier Orbegozo Miguel - Страница 3

ESKERRAK

Оглавление

Zaila da beti horrelako lerroak idaztea, ikertzaileak bait gara eta ez poemagile edo nobelagileak. Aukera paregabea da, hala ere, ibilbide honetan lagundu gaituzten guztiak gogoratzeko, bereziki niretzat hain garrantzitsua den lehenengo argitaratze honetan.

Aitak, amak, baita amoña Marcelak ere aipamen berezia merezi dute. Garena gara, onerako eta txarrerako, hezi gaituztenei esker. Disfrutatu ez dituzuen lorpen txiki hauen ardura ere zuena da. Aitona Antoniok eta “Izeba” Olgak oraindik ere momentu paregabeak biziarazten dizkigute, asko disfrutatzen dut zuekin, batzuetan kontrakoa badirudi ere...

Baina bizitza aurrera dihoa, eta jende zoragarria aurkitzen dugu bidean. Momentu konplikatu asko pasa ditugu, Miryam, baina hemen gaude (ta poztutzen naiz...) eta familia ederra sortu dugu elkarrekin. Nora, Amaletxo eta Julene, gure propinatxoa, ezin dut bizitza zuek gabe ulertu. Nere eguneroko ilusio handiena zarete laurak.

Eta bizitzan topatzen ditugun pertsonen artean noski, beste askoren presentzia eta maitasuna eskertu behar dut. Lehenik eta behin, noski, Amama Ane, Aitite Ander eta Marta, “ordezko” familia baino askoz gehiago izateagatik. Nire gora beherak jasan eta ulertu dituzuelako, edo saiatu zaretelako.

José María Vega de Seoane López de Goicoechea (osoa jarri behar nuen...), Erik edo Alex “Etxe” (distantzian...), Idoyita edota Marqués familia, Jorge, Gorka...; ez naiz askotan konpainia atseginena, baina zuen adiskidetasuna bihotzean eramango dut beti.

A José Luis Iriarte y Unai Belintxon, por abrirme las puertas de su “casa” y acogerme con tanto cariño.

Azkenik, Juanjo Álvarezen dohain pertsonal eta profesionalei buruz ezer berri esan dezaket lerro hauetan. Bere gertutasuna eta energiaz eta baikortasunez beteriko izaerak motibatu zuten nire ikertzaile karreraren hasiera eta bere baldintza gabeko laguntza eta adiskidetasunak eraman naute nagoen punturaino.

Mila esker bihotz bihotzez.

Las medidas cautelares en el comercio internacional

Подняться наверх